Iñigoren laneratzea COVID-19 garaietan: “Lana aurkitzea, nire autoestimua hobetzea eta baliagarria naizela konturatzea lortu dut”

Iñigoren laneratzea COVID-19 garaietan: “Lana aurkitzea, nire autoestimua hobetzea eta baliagarria naizela konturatzea lortu dut”

Ángela Pino da Iñigoren laneratzearen jarraipena egin duen Gipuzkoako Gurutze Gorriko teknikaria

Iñigoren, osasun krisiaren erdian laneratzea lortu duen Gipuzkoako Gurutze Gorriaren Incorpora erabiltzailearen historia ezagutuko dugu. Gainera, Iñigoren kasuaren jarraipena egin duen eta erakundeak, konfinamendutik, haren eguneroko jardunari nola egin dion aurre azaldu digun Ángela Pino laneratze teknikariaren lekukotza jaso dugu.

“Gurutze Gorriko langilea den Johannari esker ezagutu nuen Incorpora programa, esker oneko hitzak baino ez ditut berarentzat. Orgatila gidari txartela lortzeko prestakuntzan orientazioa eta laguntza eman ondoren, Angelarengana, Incorpora programako nire erreferentzia-teknikariarengana, bidali ninduen”, hasi da esaten Iñigo.

Laneratu aurretik, langileak arreta pertsonalizatua jaso zuen, eta sortu zitzaizkion zalantza guztien jarraipena egin zitzaion, gainera, berak dioen bezala, “animo asko eta lana bilatzeko oso aholku baliagarriak” jaso ditu, eta hau gaineratu du: “Beti egon dira niretzat egokia izan daitekeen edozein lan-eskaintzari adi, eta nola nagoen jakiteko deitu didate. Oso eskertuta nago biekin”.

Orain Iñigok lana badu ere, teknikarien jarraipenak aurrera jarraitzen du: “Incorpora programari esker enplegua lortu dut, baina, hala ere, Angelak aldian-aldian deitzen dit nire lan-egoeraz galdetzeko”.

Gaur egun, Incorpora erabiltzaileak egunean sei orduz lan egiten du Donostialdeko merkataritza-gune handi bateko online erosketak etxez etxe banatzen. “Nire egunerokotasunean amaren zaintzarekin bateratzen dut lana, nahiko zaharra delako. Nekatuta iristen naiz etxera, baina ondo sentitzen naiz nire buruarekin eta harro garai zail hauetan lanean ari naizelako”, esan du pozik.

Lan arloaz gain, Iñigok asko baloratzen du Incorpora programak bere hazkunde pertsonalean nola lagundu dion: “Gipuzkoako Gurutze Gorrira hutsaren hurrengoa sentituz iritsi nintzen, baina gaur egun oso harro eta pozik nago pixkanaka maila pertsonalean zein lan mailan hobetzea lortu dudalako”, eta hau gehitu du: “Incorpora programak eta Gurutze Gorriak lan handia egiten dute, berriro borrokatzeko gogoa itzuli didate. Lana lortu dut, autoestimua hobetu dut, baliagarria naizela konturatu naiz eta, gainera, irmotasunarekin zure helburu guztiak lor daitezkeela konturatu naiz”, esan du banatzaileak.

Gurutze Gorriaren lana distantzian

“Martxoaren 15etik aurrera, modu telematikoan egiten dugu Incorpora programako lan guztia” esan du Angelak duela 50 egun baino gehiagotik duen errutina azaltzeko orduan. Guztiontzat ezohikoa den egoera honen aurrean, erakundeak ez zuen denborarik galdu eta bere eguneroko lana berehala egokitu zuen egoera berrira.

Alde batetik, Angelak esan du lan-orientazioa ez dela gelditu, eta erakundeko laneratzeko teknikariek erabiltzaileekin harremanetan jarraitzen dutela, deien eta WhatsApp mezuen bitartez. “Artatzen ditugun pertsona askori infografia bat bidali diegu. Infografia horrek hainbat bideotara sartzeko aukera ematen du, eta bertan, modu errazean eta argian, curriculumak nola hobetu, bideo-curriculumak nola egin, lan-elkarrizketetarako nola entrenatu, prestazioak nola izapidetu... azaltzen da”, aipatu du teknikariak.

Hala ere, bestelakorik pentsa daitekeen arren, COVID-19ak eragindako osasun krisian ere laneratzeek jarraitzen dute. Hala azaldu du Angelak: “Gainera, une honetan enpresak irekitzen ari diren hautaketa-prozesuetan parte hartzeko deitzen jarraitzen dugu”. Hala ere, teknikariaren esanetan, erabiltzaile batzuk errezeloak erakusten ari dira sektore jakin batzuetan sartzeko, “birusaren kutsaduraren beldur direlako”.

Iñigoren kasuan, hau adierazi du teknikariak: “Enpresa bera jarri zen gurekin harremanetan pertsonak eskatzeko (...) gidabaimena eta Donostialdea ezagutzen zuten langileak eskatzen zituzten, eta berehala etorri zitzaidan Iñigo burura, baldintzak betetzen zituelako eta, une horretan, langabezian zegoelako. Enpresak jakinarazi digu oso pozik daudela beren lan-jardunarekin”.

Ángelari Euskadiko Gropo Incorporako erakundearen enpresa laguntzaileei buruz galdetu genionean, lehenengo egunetik beren lan telematikoaren berri izan zutela azaldu zuen: “Mezu masiboa bidali genien enpresei, COVID-19ak sortutako krisi egoerara egokituta enpresei zein pertsonei gure zerbitzua eskaintzen jarraitzen genuela jakinarazteko”.

Koronabirusaren krisia hasi zenetik Incorpora programak 1.627 lanpostu eman dizkie oinarrizko zerbitzuetan gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei, 948 enpresa kontratatzaileren lankidetzari eta gizarte arloko bere 406 erakundeen sareko lanari esker.

Compartir:

linkedin